Swing International Festival · Vitoria-Gasteiz

Egitaraua

Behin behineko egitaraua

Hauek dira Gastroswing 2018.k eskaintzen dizkizun jarduera paregabe guztiak. Swing eta dibertsioz betetako lau egun. Gastroswing klaseak eta kontzertuak baino askoz gehiago delako.

 

Osteguneko festa

20:00etatik aurrera

Ostegunean Gastroswingi hasiera emango zaio swingaren benetako maisu diren  Doc Scanlon Cool Cat Combo bandak zuzendutako festa batekin. Eguraldi ona eginez gero lehen pasea kalean egingo dugu gure aspaldiko lagunekin elkartzen joateko eta ondoren Artium Museoko Goiko Ekialdeko aretoan jarraipena emango zaio.

Ostegunean ailegatzeko aukera baduzu inolako presarik gabe zure parte hartze agiria jasotzeko aukera izango duzu.

sin-titulo-fotografia-sin-titulo_-5
gastroswing_-2

Jazz Step klaseak- Ostiraleko klase bereziak

Ostiralean 10:00etatik aurrera

Munduko irakaslerik onenetakoak datozela badakizu. Haien bidaia planen arabera Jazz Step ikastaroak eskaintzen ditugu prezio ezin hobeekin Gastroswingeko klaseetarako edo festetarako txartelak dituztenentzako (pertsona bakoitzak bi mailatan banaturiko hiru ikastaro egiteko aukera izango du) .

Momentua ailegatzean ikastaro hauek aurrera eramango dituzten irakasleen berri emango dugu.

Ibilbide turistikoak

Ostiralean 11:00etatik aurrera

Vitoria-Gasteiz sorpresaz betetzen da. Badakizu ibilbide turistikoak Gastroswingeko jardueren artean hobekien baloratutakoen artean aurkitzen direla?

Utz iezaguzu gure kultura ondarea gidari profesionalen laguntzaz zurekin elkar banatzen, Gastroswingeko edozein izen ematerekin erabat doako eskaintza.

Alde zaharreko txoko ezkutuak, horma irudien ibilbideak… Gure ibilbide proposamenek jende guztia harritzera ailegatu dira, Gasteiztarrak barne.

muralesluzcarruselfinal2
Gastroswing 2015, Comida y danza posterior, RAL Club, Murgía, 5/VI/2015. Foto por Dena Flows

Indabada Murgian

Ostiralean 14:00etatik aurrera (Autobusaren irteera ordua)

Gastroswingeko gozamen gastronomikoa une honetan hasten da. Lekeitioko sukaldari batek indabak delicatessen zoragarri batean bihurtzen ditu, haragiz lagunduta eta beganoentzako espreski prestatzen dituelarik.

Paraje zoragarri batean dastatuko ditugu, Gasteiztik 15 minututara dagoen elkarte gastronomiko batean (Autobusa jartzen dugu) Doc Scanlon Cool Cat Comboren musikaren laguntzaz.

Jarduera hau mundu mailako mito batean bihurtzen ari da! Parte hartzaile kopurua mugatua du eta ez da packetan sartzen, beraz, aparte aukeratu beharko duzu.

Gastroswing 2015, Comida y danza posterior, RAL Club, Murgía, 5/VI/2015. Foto por Dena Flows
gastroswing_-11

Harrera

Ostiraleaan 20:30etatik aurrera

Gure taldeak ongi etorria emango dizu eta dokumentazioa maneiatzeko argibideak emango dizkizu. Zure packean ostiraleko buffeta aukeratu baduzu, euskal pintxoen dastaketa batez gozatzeko zukera ere izango duzu.

Denbora probesteko beste batzuen artean paper zein pelikulan argazki vintage bat ateratzeko edota ilustrazio bat egiteko aukera izango duzu.

Zure galarik dotoreenekin etor zaitezke laster lehen festa handiarekin hasiko baikara.

Gauetako festak!

Ostiralean 22:30etatik aurrera eta larunbatean 23:00etatik aurrera

Ikuskizun handia hastera doa. Comienza el gran espectáculo. Doc Scanloneko lagunek zure boucinga piztuko dute. Gure irakasle handien aurkezpena egingo dugu eta Gordon Webster and Friends Gastroswingeko kontzertu berezietako bati  ekingo diote.

Bereziak, bai; oso bereziak. Ez delako erreza izaten Gastroswinean gertatzen den bezala, Gordon Webster bere talde osoarekin, kola erdiko piano batekin eta ordutegi mugarik gabe ikustea. Gordonek Gastroswingean beste inon ez bezala gozatzen du eta bertako kontzertuak hobe ezinak izaten dira.

Zalantzarik gabe hopper batek  bizi dezakeen esperientziarik ikaragarriena.

sin-titulo-fotografia-sin-titulo_-145

Ostiral eta larunbateko buffeta

Ostiral eta larunbatean. 22:30etatik 01:30ra

Festek dirauten bitartean Gastro Packen bat edo buffeterako sarrera dutenek festa ondoan egongo den barradun aretoaz gozatzeko aukera izango dute. Bertan kazolatxo batekin eta entsaladak, gaztak, pasta eta arrozekin osatutako buffet batekin gozatu ahal izango dute.

Bertan ere jaialdia bitartean lagun gehien egiten dituen pertsona egongo da… urdai azpikoa mozten duen pertsona.

01:30ak arte aldiro buffeta berrituko da.

Bertaratzeko zure izen ematean buffet aukera markatua izatea ezinbestekoa izango da!

Lindy hop eta Jazz Steps klaseak- Main track

Larunbat eta igandean; goizeko 11:00etatik aurrera

Gastroswingeko klaseak areto zabal eta argitsuetan burutzen dira. Areto gehienek parket lur zorua dute.

Gastroswingeko irakaslegoa munduko onenen artean kokatzen da eta haiengandik guztiengandik klaseak jasotzeko aukera izatea aprobetxatu beharra dago! Goiz jeikitzeak merezi du!

Mesedez: zure maila aukeratzeko gomendioak arretaz irakurri.

Larunbat eta igande goizeko klaseek multzo bat osatzen dute eta batera hartzen dira. Ostiral goizeko edo larunbat arratsaldeko klaseak aparte hartu beharko dira ezin izango dira batzuk besteengatik trukatu.

gastroswing2016-8493_
132-gastroswing-2013-comidas-fiestas-y-clandestinos

Iturrieta Sagardotegia- Autobusa, bazkaria eta kontzertua

Larunbata 14:30etan (autobusen irteera).

Sagardotegietako bazakriak Euskal Herriko ohitura gastronomikoetako bat dugu. Sagardotan egositako txorizoa, makailao tortila, makailaoa piperrekin eta idi txuletoia sagardo naturalaz bustia! (Aukera begetarianoa ere badago).

Iturrieta paraje ikaragarri batean kokatzen da eta bazkarian sortzen den jai giroa aipatzen hasiz gero... zaila izango da horrelako bazkari batez munduko beste inon gozatzea.

Plaza kopurua oso mugatua da. Iturrietan lekurik ez daukatenentzat beste bazkari aukera bat eskainiko da.

Larunbat arratsaldeko klaseak

Klase hauek larunbat eta igandeko "Main track" klaseen osagarri dira.

Ordutegia dela eta bateraezinak dira Iturrietako bazkariarekin. Beraz, sagardotegira joan nahi baduzu ezin izango duzu izenik eman klase hauetan. Laster izango dugu informazio gehiago.

"De Luxe" bazkaria Artiumen

Igandea, 14:45etatik aurrera

Igandeko bazkaria bidaia gastronomiko bat da. Ahosabaiarentzako bitxikeri eta gozagarriz betetako bidaia paregabea festa amaiera sutsuari indarrez aurrea hartzeko.

Badirudi amaiera hurbiltzen hasia dela baina oraindik ere Gastroswing asko geratzen da.

Parte hartzeko aurretik izena eman behar duzu. Pena merezi du, Gastroswineko lagunentzat kategoria honetako bazkaria oso prezio eskuragarrian jartzea lortzen baitugu.

gastroswing-fotografia-sin-titulo_-39
Gastroswing 2015, Fiestas de Arana, Vitoria-Gasteiz, 7/VI/2015. Foto por Dena Flows

Kale kontzertua

Igandea, 18:30etatik aurrera

Doc Scanlonen musikariek ederki dakite nola mugiarazi gutariko bakoitza.

Sinestezina irudituko zaizu dantzarako azken aurreko ahalegina egiteko gai izatea, eta noski izango zarela!

Oraingo honetan kaleko dantzaren esentziarekin hiriko beste txoko batzuk swingarekin bustiko ditugu. Hiri osoak goza dezala Gastroswing!

Azken jaia Gora Projecten

Igandea, 21:30etatik aurrera

Hau duela urte batzuk hasi zen. Ulertezina badirudi ere musikariek jotzeari utzi ezin izan zioten egun batean eta haiei jarraiki zenbait jendek zutik jarraitzen zuen.

Gutxinaka Gastroswingeko beste mitoetako bat bilakatzen ari da. Cool Cats de Doc Scanlon agortezinekin hasiko gara berriro ere eta gero bestelako musikarekin jarraitu, jai honetan guztiak du kabida, gorputzek askotan aguantatzen ez badute ere.

gastroswing-fotografia-sin-titulo_-23